James Bond bideo-kontsoletara itzuliko da

Azaroaren 5ean helduko da dendetara 'Bloodstone 007' bideo-jokoa eta PS3 eta Xbox 360 kontsoletarako nahiz ordenagailurako bertsioak izango ditu.

Misio zailenak gainditzeko gain den James Bond agente sekretua bideo-jokoen mundura itzuliko da Bloodstone 007 jokoarekin.

Bideo-joko hau ez da bere pelikuletan oinarrituta egongo baina argumentu nahiko konplexua izango du. Akzioa abiapuntutzat hartuta, mundua suntsitzeko asmoz iritsiko da Bond agentea.

Lehia biziak eta sekulako jazarpenak izango ditu eta James Bond abentura berri batean murgilduko da. Besteak beste, Bangkoken, Siberian eta Atenas kokatuko da istorioa eta agertoki oso ezberdinak izango ditu.

Azaroaren 5ean helduko da dendetara eta PS3 eta Xbox 360 kontsoletarako nahiz ordenagailurako bertsioak izango ditu.