Googlek bere pelikula izango du
Hollywooden ustez Google bilatzaileak pelikula bat egiteko adina osagarri ditu. Hori iragarri du behintzat John Morris ekoizleak, Groundswell Productions konpainiaren babesarekin. Azken honek Ken Aulletak idatzitako Googled: The End of the World As We Know it liburuaren eskubideak eskuratu ditu.
Istorioa Sergey Brin eta Larry Page Google bilatzailearen sortzaileetan oinerrituta dago. Stanfordeko Unibertsitatean doktorego-tesia hasi zuten hauek eta Google enpresa izan zen aipatutako tesiaren emaitza.
Orain helburua film interesgarri bat ekoiztea da, Morrisen hitzetan, eta, egia esan, ideia ez da hain zentzugabea, batez ere, kontutan hartuta aurki Facebook sare sozialean oinarritutako pelikula estreinatuko dutela. Film hau urriaren 29an helduko da zinema-aretoetara.