Online egoteak maitemintzeko aukerak gehitu ditzake
AEBetan egin duten ikerketa baten arabera, geroz eta jende gehiagok aurkitzen du bikotea Interneten.
Etxean Internetera sarbidea duten pertsonek harreman bat izateko aukera gehiago dituzte. Sarean geroz eta bikote-harreman gehiago sortzen dira, AEBetan egin duten ikerketa baten arabera.
Hain zuzen ere, Stanfordeko Unibertsitatearen ikerketak dio Internet sexu bereko bikoteak elkartzeko bide garrantzitsua dela eta denborarekin geroz eta indar gehiago hartzen ari dela.
Honen arabera, ikerketan parte hartu zuten pertsonen %82,2k Internetera sarbidea zuten eta bikotea ere bazuten. Sarera konektatzeko aukerarik ez zutenen artean, berriz, %62,8k soilik zuen bikotea. Guztira 4.002 pertsonek parte hartu zuten aipatutako ikerketan.