Kinect, azaroaren 10ean kalean
Bideo-jokoak gorputzarekin, ahotsarekin nahiz keinuekin kontrolatzeko aukera emango dio jokalariari sistema berri honek.
Argazkia: xataka.com
Bideo-jokoetan mugimendua detektatzeko Microsoftek asmatutako Kinect sistema azaroaren 10ean iritsiko da Europako dendetara.
Hain zuzen ere, jokoak gorputzarekin, ahotsarekin nahiz keinuekin kontrolatzeko aukera emango dio jokalariari sistema berri honek eta, aipatu bezala, udazkenean helduko da gurera.
Microsoftek iragarritakoaren arabera, bertsio europarrak 149,99 euro balioko du, beraz, AEBetan baino garestiagoa izango da.
Mugimendu honekin Nintendorekin eta Sonyrekin lehiatu nahi du Microsoftek.