'Playful and Playable' bideo-jokoen erakusketa, Gasteizen

Produktu tipikoenetatik ihes egin eta esperientzia interesgarriak eskaintzen dituzten bideo-jokoak ezagutaraztea du helburu erakusketa honek.

Gasteizko Amarica Aretoak Playful &' || 'amp; Playable erakusketa hartuko du datorren irailaren 15era arte. Ekainaren 24an ireki zituen ateak erakusketa honek eta bideo-joko independenteak eta bitxiak jaso ditu, ohiko tiroen, kirolen nahiz martetarren jokoak alde batera utziz.

Hain zuzen ere, produktu tipikoenetatik ihes egin eta esperientzia interesgarriak eskaintzen dituzten bideo-jokoak ezagutaraztea du helburu erakusketa honek.

Guztira 11 proiektu jaso ditu Amarica Aretoak eta bi arlo tematikotan sailkatu ditu: bata, alde kritikotik zuzenduta eta bestea, esperimentazioaren bidea oinarritzat hartuta.

Playful &' || 'amp; Playable, batez ere, pertsona helduei zuzenduta dago, baina, badira umeentzako hezigarriak izan daitezken jokoak ere.