Urtean 675.000 euro gastatzen ditu Madonnak bere gorputza zaintzen

Egunero hainbat krema eta produktu ematen ditu, dieta zehatz bat jarraitzen du eta makina asko erabiltzen ditu.

Urtean 675.000 euro behar ditu poparen erreginak bere gorputza zaintzeko. 51 urte dituen arren, 30 urteko gazte baten itxura izan nahi du Madonna abeslariak eta hori lortzea uste baino garestiagoa da.

Gauero betazpien aurkako gel bat ematen du. Produktu honen pote bakoitzak 600 euro inguru balio du. Horrez gain, zimurren kontrako kremak ematen ditu, aurpegian nahiz gorputzean, eta honekin 9.600 euro gastatzen du hilabetero.

Gainera, gauetan plastikozko traje bat jartzen du, azala gaztetzeko, azken hau ere krema batekin batera aplikatzen du (urtean 62.000 euro).

Guzti hori gutxi balitz, zelulitisa kentzeko makinatan 48.000 euro inguru xahutzen ditu eta muskuluak sendotzeko Gyrotronic Expansion System programa erabiltzen du (24.000 euro urtean).

Eskuetan betegarria sartzen du, 4.200 euroren truke, eta dieta zehatz bat jarraitzen du. Dieta aurrera eramateko, sukaldari eta elikatzaile bati ordaintzen die. Eta amaitzeko, Kabbalahko ura soilik edaten du (zazpi euro botilako).