Rihanna, Eminem, Metallica eta Lady Gaga, 'DJ Hero 2' jokoan

Nahasketak egiteko bi mahai izango ditu, baita mikrofono bat ere, eta abestien nahasketa lanak FreeStyle, David Guetta eta Deadmau5 disko jartzaileek egingo dituzte.

Datorren udazkenean helduko da dendetara DJ Hero 2 musika bideo-jokoa eta dagoeneko ezagutu ditugu bertan parte hartuko duten artistetako batzuk: Lady Gaga, Eminem, Rihanna, Metallica eta Steve Gonder, besteak beste.

Joko honen bigarren bertsio honek dance, pop eta hip hop kantuak izango ditu eta hobekuntza asko ekarriko ditu, Activisionek iragarri duenaren arabera.

The Chemical Brothers, David Guetta, Jackson 5, 2Pac, Daft Punk, Gorillaz, New Order, Snoop Dogg eta The Prodigy taldeen abestiak ere joko honetan azalduko dira eta, batez ere, taldean jokatu nahi duten erabiltzaileei egongo da zuzenduta.

Nahasketak egiteko bi mahai izango ditu, baita mikrofono bat ere, eta abestien nahasketa lanak FreeStyle, David Guetta eta Deadmau5 disko jartzaileek egingo dituzte.