Bilbao BBK Live jaialdiaren laburpena, gaur ETB-3n

"Gazteak 20 urte" saioak Kobetamendin bizitako unerik onenen laburpena jasoko du, 22:30etik aurrera.

Larunbatean itxi zituen ateak Bilbao BBK Live jaialdiak. Guztira 76.000 lagun bildu ditu aurtengo edizioak eta guk jarraipen berezia egin diogu, bertan egoteko aukerarik izan ez duzuenoi begira, batez ere. Dakizuen bezala, jaialdien webgune berezian BBK Livetik igaro diren artisten zuzenekoak nahiz beraiei egindako elkarrizketak jaso ditugu.

Eta guzti hori gutxi balitz, gaur bertan aurtengo Bilbao BBK Live jaialdiaren laburpena eskainiko dizuegu, ETB-3ko "Gazteak 20 urte" saioan.

Horretarako bi ordu eta erdiko saioa prestatu dugu, Kobetamendin jazotako guztia laburbiltzeko. 22:30etik aurrera, kontzertu zatiak, elkarrizketak nahiz bertan izandako giroa ikusteko aukera izango duzue, aipatutako saioan.