Facebookek oparien denda itxiko du
Dendaren itxierak, ordea, ez du orain arte opariak zituzten erabiltzaileengan eraginik izango, ordura arte zituzten tartak nahiz peluxeak beraien hormetan jarraituko baitute.
Uztailaren amaieran opari birtualen denda itxiko duela iragarri du Facebookek. Bere blogaren bitartez zabaldu du informazioa sare sozial erraldoi honek.
2007an ireki zituen ateak denda honek “beste produktu batzuen hobekuntza bilatzeko helburuz”.
Dendaren itxierak, ordea, ez du orain arte opariak zituzten erabiltzaileengan eraginik izango, ordura arte zituzten tartak nahiz peluxeak beraien hormetan jarraituko baitute.