Primal Scream, ostegun honetan ETB-3n

"Gazteak 20 urte" saioak iaz talde honek Bilbao BBK Live jaialdian eskainitako kontzertua emango du bihar, 23:30etik aurrera.

Iazko Azkena Rock Festival jaialdiko kontzertuekin bukatu eta talde berriak iritsiko dira ostegunetik aurrera "Gazteak 20" urte musika saiora.

Beti bezala, 23:30 inguruan hasiko da ETB-3ko saio hau eta bihartik aurrera 2009ko Bilbao BBK Liveko edizioan izandako talde askoren kontzertuak eskainiko ditu.

Bihar, adibidez, Primal Screamen zuzenekoa emango dute eta datozen asteetan Placebo eta Kaiser Chiefs taldeena.