Erosi PlayEnglish jokoa eta bidaiatu Londresera
Ostegunean iritsiko da dendetara PlayEnglish jokoaren PSP bideo-kontsolarako bertsioa eta kaleratzea ospatzeko, PlayStationek promozio erakargarri bat abiatu du.
Modu horretan, uztailaren 24tik 31ra bitartean edozein dendatan PlayEnglish jokoa erosten duten 18 urtetik gorako bezeroek Londresera joateko hegazkin-txartelak lortuko dituzte (tasak eta zergak eroslearen esku geratuko dira).
Horretarako, erosketa txartela posta bidez bidali beharko dute erosi eta 15 eguneko apean. Gainera eroslearen datuak eta saltokian bertan emango zaien formularioa igorri beharko dute.
PlayEnglish
PlayEnglish bideo-jokoa ingelesa ikasteko abentura bat da. Joko honetan Jaime Rubio detektibeari erronka guztiak gainditzen laguntzea da jokalarien helburua.
Zazpi urtetik gorako umeei zuzenduta dago eta, aipatu bezala, ekainaren 24ean, osteguna, jarriko dute salgai, 29,99 eurotan.