Irailaren 15ean helduko da dendetara PlayStation Move

39,95 euroko prezioa izango du eta jokalariak egindako mugimendu guztiak kontrolatzeko gai izango da.
Argazkia: www.digitaltrends.com

PlayStation Move aginte berria irailaren 15ean merkaturatuko duela iragarri berri du Sonyk. Mugimenduak detektatzeko gai izango den aparatu honek 39, 95 euro balioko du eta, esan bezala, uda amaierarako iritsiko da dendetara.

AEBetan lau egun beranduago jarriko dute salgai PlayStation Move eta han 49,95 dolarretan salduko dute.

Nunchuk kontrolatzaileak, berriz, 29,95 euroko prezioa izango du eta osagarri guztiak biltzen dituen produktu-sortak 90 euro balioko du.

Joko berriak

Kaleratze-data eta prezioa iragartzeaz gain, Sonyk aginte berri honekin batera helduko diren jokoetako batzuen izenak ere zabaldu ditu: Tiger Woods 2011 eta Toy Story 3, besteak beste.

PlayStation Movek jokalariak egindako mugimendu berdinak burutuko ditu eta abenturaz betetako jokoetan barneratuko du erabiltzailea.