The Black Crowes, gaur ETB-3n

"Gazteak 20 urte" saioak talde honek iaz Azkena Rock Festival jaialdian eskainitako kontzertua emango du, 23:30etik aurrera.

Ostegunero bezala, gaur gauean ETB-3ko "Gazteak 20 urte" saioak kontzertu bat eskainiko du, oraingoan The Black Crowes taldearena, hain zuzen.

Aurreko asteetan bezala, iaz Azkena Rock Festival jaialdian eskainitako kontzertuetako bat emango dute aste honetan eta datorren ostegunetik aurrera 2009ko Bilbao BBK Live festibaleko zuzenekoak emititzen hasiko dira.

23:30 inguruan hasiko da gaurko "Gazteak 20 urte" saioa.