Nokiak bizikletentzako kargagailu bat merkaturatuko du
Aurreikusitakoaren arabera, urte amaieran jarriko dute salgai Nokia markako telefono gehienekin bateragarria izango den kargagailu berri hau.
Bizikleten gurpilen mugimenduarekin sortutako energiaz baliatuta, telefono mugikorra birkargatzeko aukera ematen duen kargagailu bat merkaturatu duela iragarri du Nokia konpainia finlandiarrak.
Gailu berri hau dinamo batekin eta telefonoa eskulekuan finkatzeko balio duen euskarri batekin batera salduko da.
Gainera, 2 milimetroko konektore bat izango du eta Nokia markako sakelako telefono gehienekin erabili ahal izango da.
Aurreikusitakoaren arabera, urte amaieran iritsiko da kargagailu berri hau eta Nokiak Interneten duen online dendan jarriko dute salgai, baita, saltoki ofizialetan ere.