Eli Paperboy Reed, gaur ETB-3n
"Gazteak 20 urte" saioak kantari honek iaz Azkena Rock Festival jaialdian eskainitako kontzertua emango du gaur, 23:30etik aurrera.
Ostegunero bezala, gaur gauean ETB-3ko ''Gazteak 20 urte'' saio berriak kontzertu bat eskainiko du, oraingoan Eli Paperboy Reed kantariarena hain zuzen.
Iragan astean The Soundtrack of our lives taldearen zuzenekoa emititu zuen aipatutako saioak eta aste honetan soul abeslari estatubatuar honen txanda izango da.
23:30etik aurrera, iaz kantari honek Azkena Rock Festival jaialdian eskainitako kontzertua ikusteko aukera izango duzue.