Myspace plataformak aldaketa sakona behar du
Aurrerantzean Facebookekin eta Twitterrekin lotura izango du eta diseinuan ere aldaketak izango ditu.
Sareko musikarien artean erreferentzia puntu bilakatu zen MySpace duela urte batzuk, baina, dirudienez, azken urte eta erdian atari honen hazkundea gelditu egin da.
Denborarekin, beste sare sozial batzuek aurre hartu diote, hori dela eta, estrategia berriak bilatzen hasiko da MySpace. Datozen hilabeteetan aldaketa sakonak egingo ditu. Hasteko, Facebookekin eta Twitterrekin lotura izango du, artistei MySapectik beste plataforma batzuetara euren edukiak publikatzeko aukera eskainiz.