Amstel Surfilm Festibal jaialdiko finalistak ezagutu ditugu!

Ekainaren 3an aurkeztuko dute aurtengo edizioko egitaraua eta finalera heldu diren film labur guztiak jaialdian bertan izango dira ikusgai.

Dagoeneko badakigu nortzuk diren Surfilm Festibal jaialdiko hamar finalistak.

Datorren ekainaren 3an aurkeztuko dute ofizialki 2010eko Amstel Surfilm Festibal jaialdiko egitaraua, baina, jada badakigu finalera iritsi diren film labur guztiak jaialdian bertan ikusi ahal izango direla.

Antolatzaileen esanetan, lan luzea eta zaila izan da finalistak hautatzea, pelikula guztiek maila ona erakutsi baitute.

Hemen dituzue finalera heldu diren film labur guztiak:

Ikusi hemen Amstelek aurkeztutako Epaimahairen Film Labur Onenaren sarirako finalistak.

Ikusi hemen Kutxak aurkeztutako Euskarazko Film Labur Onenaren sarirako finalistak.

Ikusi hemen Patagoniak aurkeztutako Ingurugiroaren Film Labur Onenaren sarirako finalistak.

Ikusi hemen Stab Magazines aurkeztutako Pornosurf Film Labur Onenaren sarirako finalistak.

Ikusi hemen DVk aurkeztutako Bertoko Film Labur Onenaren sarirako finalistak.