Britney Spears, Twitterreko erregina

4,95 milioi jarraitzaile ditu abeslari honek aipatutako sare sozialean eta kopuru horrekin Asthon Kutcher aktoreari aurre hartzea lortu du.

Britney Spears abeslaria Twitterreko erregina izendatu dute, Asthon Kutcher aktorearen jarraitzaile kopurua gainditu ostean.

Guztira, sare sozial honetako 4,95 milioi erabiltzailek jasotzen dituzte Spearsen mezuak, Twitterren bitartez. Kutcherrek ere sekulako arrakasta du, 4,94 milioi jarraitzaile baititu plataforma birtual honetan. Azken honek CNN telebista katean kanpaina izugarria egin zuen Twiterreko errege bihurtzeko, baina, urte bete geroago, Britney Spearsek aurre hartu dio.

Kantari estatubatuarra oso pozik azaldu da eta eskerrak eman nahi izan dizkie bere albisteak irakurtzen dituzten eta babesa eskaintzen dioten erabiltzaile guztiei.