The Soundtrack of our lives, gaur ETB-3n
"Gazteak 20 urte" saioak talde honek iaz Azkena Rock Festival jaialdian eskainitako kontzertua emango du gaur, 23:30etik aurrera.
Coldplay, Amy Winehouse, Macaco, We Are Standard eta beste talde asko pasatu dira azken asteetan "Gazteak 20 urte" saiotik eta aste honetan ere, kontzertu garrantzitsu bat ikusteko aukera edukiko dugu.
Hain zuzen ere, The Soundtrack of our lives talde suediarraren zuzenekoa emango du telebista saio honek gaur gauean.
Datozen asteetan ere 2009ko Azkena Rockeko zuzenekoak izango dira ikusgai "Gazteak 20 urte" saioan.