Super Mario abentura galaktiko batean ikusiko dugu berriz ere

Munduko iturgin ezagunena Super Mario Galaxy 2 bideo-jokoan ikusiko dugu Nintendo Wii kontsolan ekainaren 11tik aurrera. Plataformen generoa irauliko du enpresa japoniarrak bertsio berri horrekin.
"Super Mario Galaxy" bideo-jokoko irudi bat. Argazkia: Nintendo

Super Mario bueltan dugu. Munduko iturgin ezagunena abentura galaktiko berri batean ikusiko dugu Super Mario Galaxy 2 bideo-jokoan. Ekainaren 11tik aurrera, Nintendo Wii kontsolarako plataformen generoa irauliko duen jokoa aterako du enpresa japoniarrak.

Super Mario pertsonaia 30 urte betetzera doa eta, mundu osoan 230 milioi joko baino gehiago saldu ostean, nekaezin etorriko zaigu Bowser etsaiaren aurka berriz ere borroka egitera eta arriskuan dagoen dama salbatzera. Shigeru Miyamoto japoniarrak, 2010eko Komunikazio eta Humanitateen Asturiasko Printzea sarirako haugaiak, pertsonaia bigotedun txiki eta itsusiaren aldeko apustua egin du berriz ere eta hiru dimentsioko plataformen ideia berreskuratu du&' || 'nbsp; baina elementu berri batzuekin: Yoshi dinosaurua eta Mariori ahalmen berriak emango dizkioten mozorroak. Iturgin ezagunak izarrak harrapatu beharko ditu planeta esferikoetan hodei, taladro, harkaitz, mamu edo erle mozorroak erabilita.