PSP 2-k 3G konexioa, pantaila ukigarria eta bi kamera izan litzake

Oraindik zurrumurruak baino ez daude. Dena den, adituek diote balitekeela aurki Sonyk PSP berria aurkeztea.
Argazkia: pasadenivel.files.wordpress.com

Geroz eta zurrumurru gehiago daude Sonyren bideo-kontsola eramangarri berriari buruz. Dagoeneko PSP kontsolak amaitu du bere zikloa eta badirudi PSPGo-k ez duela behar besteko arrakasta izan.

Hori dela eta, Sonyren kontsola eramangarriaren iragarpenak ez luke inor aho zabalik utziko. PSP berriari buruzko lehen informazioek diotenez, aparatu eramangarri berriak 3G konexioa izan lezake eta bideo-jokoen deskargen aldeko apustua egingo luke.

Gainera, pantaila ukigarria izango luke, beti ere botoi klasikoak mantenduz. Azkenik, PSP kontsolaren ondorengoak bi kamera izango lituzke, bata kanpoan eta bestea barruan.

Zurrumurruen arabera, litekeena da kontsola berria Gamescon edota Tokio Game Show azoketan aurkeztea, dena den, oraindik ez dago honi buruzko datu zehatzik.