Office, Youtube eta Facebook Hotmailera heldu dira
Aldaketa asko ditu Hotmail berriak. Edukiera handitzeaz gain, hiru zerbitzu hauekin lotura du orain.
Hotmail en webmail zerbitzua goitik behera berritu du Microsoftek. Horretarako, sare sozialak nahiz profesionalak korreoan integratu ditu.
Gaur egun, guztira, 360 milioi kontu ditu aktibatuta Hotmailek, mundu osoan zehar. Dena den, azken urteetan, Yahoorekin eta Gmailekin lehian jarri da eta, ondorioz, hainbat erabiltzaile galdu ditu.
Hori dela eta, zerbitzuan zenbait aldaketa egiteko erabakia hartu du Microsoft konpainiak. Nobedade guztien artean nagusia, Office webmailean integratzea izan da. Modu horretan, posible izango da dokumentuak bertatik zabaltzea, editatzea eta konpartitzea.
Horrez gain, aipatu bezala, Flickrreko argazkiak eta YouTubeko bideoak ikusteko eta Linkedlneko zein Facebookeko gonbidapenak onartzeko aukera emango du.