Auto lasterketa ikaragarriak, 'Split/Second Velocity' jokoarekin
Modu arriskatuan gidatzea eta bidean aurkitzen diren oztopo guztiak suntsitzea izango da ostiralean salgai jarriko duten joko honen helburua.
Datorren ostiralean Slipt/Second Velocity bideo-jokoa merkaturatuko du Disney Interactive Studios konpainiak. Joko honetan oztopoak gainditu eta helmugara lehen tokian iristea izango du helburu jokalariak.
Ordenagailurako, Play Station 3-rako eta Xbox 360 kontsolarako bertsioak izango ditu eta bidean aurkitutako guztia suntsitzea izango da bideo-jokoaren oinarria.
Emozioz eta adrenalinaz betetako esperientzia eskainiko du joko honek eta gidatze arriskatua egin beharko du erabiltzaileak.
Zazpi urtetik gorako pertsonei zuzenduta egongo da eta aurretik aipatu bezala, aurreikusitakoaren arabera, datorren maiatzaren 21ean, ostirala, helduko da dendetara Split/Second Velocity.