'Mega Man Zero Collection'; heroiaren abentura berriak, ekainerako

Lau abenturak joko bakarrean helduko dira datorren hilabetean.

Bideo-jokoen munduko ikonoetako bat da Mega Man, 1987an jaio zen eta orduz geroztik milaka pertsonek jarraitu dituzte heroi honen abenturak.

Edozein adineko jokalariri zuzenduta dagoen joko hau oso dibertigarria da eta beharbada horrek ezberdintzen du gainerakoetatik.

Bada, bideo-joko honen zaleak zorioneko daude. Izan ere, ekainean Mega manen Zero serieko lau abenturak joko bakarrean iritsiko dira dendetara.