Youtubek bost urte bete ditu

Bere urteurrena ospatzeko, ordena kronologikoan atari honetatik igaro diren bideorik esanguratsuenak jasotzen dituen Youtube Five Year kanala aurkeztu du.

Gaur, maiatzak 17, bost urte bete ditu Youtube bideoen atariak. 2005ean aireratu zuten lehen beta bertsioa eta, bost urte geroago, webgune arrakastatsu honen urteurrena ospatu nahian, ordena kronologikoan ataritik igaro diren bideorik esanguratsuenak jasotzen dituen kanal bat aurkeztu du Youtubek.

Youtube Five Year kanalean bideo horien laburpena eta bideo horiei erlazionatutako edukiak jasotzen dira.

Gainera, atari honen historiaren momentu garrantzitsuenak biltzen dituen kronograma bat du eta My YouTube Story proiektuak erabiltzaile ezberdinek webgune honi buruz duten iritzia jasotzen du.