profile
  • Irratia

    • Joan Irratia atalera

    • Dida

    • Gu

    • B Aldea

    • Bitan

  • Top Gaztea

  • Podcastak

  • Musika

  • Ekitaldiak

    • Joan Ekitaldiak atalera

    • Gaztea Sariak

    • Maketa Lehiaketa

    • Zeidfest Gaztea

    • Bilbao BBK Live

    • Euskarabentura

  • Ikus-entzunezkoak

Klisk

  1. Hasiera
  2. Sareetan ikusia

Aurki ezagutuko ditugu Amstel Surfilm jaialdiko film finalistak

Mundu guztitik heldutako 59 film labur aurkeztu dituzte lehiaketa honetara eta guztiak jaialdiaren webgunean aurki ditzakezue. Horietako asko euskaraz ekoitziak dira.
author image

L.Z.

2010/05/17 - 17:21

Azken eguneratzea

2010/05/17 - 18:15

Ez galdu hau!

Dagoeneko amaitu da Amstel Surfilm Festibal jaialdira film laburrak aurkezteko epea eta aurreikusitakoaren arabera, aste honetan bertan jakinaraziko dituzte hamar finalistak.

Guztira 59 film labur aurkeztu dituzte lehiaketa honetara eta guztiak jaialdiaren webgunean aurki ditzakezue.

Mundu guztiko bazterretatik iritsitako film laburrak jaso ditu aurtengo edizioak: AEBetatik, Uruguaitik, Txiletik, Perutik, Brasildik, Australiatik, Indiatik, Japoniatik, Irlandatik, Frantziatik, Holandatik, Portugaletik eta espainiar Estatutik, besteak beste. Gainera, 14 euskal film aurkeztu dituzte, horietatik zazpi euskaraz ekoitziak.

Aipatu bezala, antolatzaileek adierazi dute, aste honetan bertan jakinaraziko dituztela finalisten izenak, aurreikusitakoaren arabera, ostegunean. Finalera iristen diren film laburrak Amstel Surfilm Festibal jaialdian izango dira ikusgai.

Gaztea logo

Kontaktua

Lege oharra

Pribatutasun politika

Cookien erabilera

Cookien konfigurazioa