Ikultur jaialdiko kontzertuak, zuzenean, Gaztea atarian
Gaur eta bihar, Irungo Ficoban egingo den jaialdiaren baitan, O'Funkillo, Def Con Dos, Beti Mugan, Rinocerose eta Delorean taldeen kontzertuak emango ditugu zuzenean, besteak beste.
Rinôçerose talde frantziarra.
Ikultur jaialdia izango dugu aste honetako "Gaztea Live" saio bikoitzeko ardatza. Gaur eta bihar, Irungo Ficoba erakustazokan egingo den jaialdian izango diren kontzertuak emango ditugu zuzen-zuzenean Gaztea atarian.
Gaur 20:30etan hasiko da emanaldia eta O''Funkillo, Beti Mugan, Black&' || 'nbsp;Ohuru eta Def Con Dos taldeen kontzertuak izango ditugu ikusgai.
Bihar, berriz, 22:00etatik aurrera, Delorean, Kap Bambino, Rinôçerose eta Front 242 taldeek taularatuko duten ikuskizuna emango dugu Gaztea atarian klik egiten duten guztientzat.
Egun batzuk geroago, igandez, ETB-3n izango da aukera zuzenean emandako kontzertu horiek berreskuratzeko.