'Assanssins Creed' jokoaren bertsio berria Erroman kokatuko da
Gabonetan iritsiko da, Ubisoften eskutik, Assanssins Creed bideo-jokoaren bertsio berriena. Joko honek taldean jokatzeko aukera eskainiko du eta Erroman kokatuta egongo da, Errenazimendu garaian hain zuzen.
PlayStation 3 eta Xbox360 kontsoletarako eta ordenagailurako bertsioak izango ditu eta Ezioren (bideo-jokoko protagonista) helburua gerlarien artean buru bilakatzea izango da. Horretarako etsaien kontra borrokatu beharko du. Gainera, bere laguntzaileei aginduak eman beharko dizkie, Erromaz jabetu ahal izateko.
Dena den, jokalariak zein pertsonai izan nahi duen hautatzeko aukera izango du. Hau da, protagonista ez ezik, gainerako pertsonaietako batean ere bihurtu ahal izango da.
Bestalde, "online" aukerari esker, munduko gainerako jokalariekin lehiatu ahal izango da erabiltzailea.