Goku eta bere abenturak bueltan dira

Dragon Ball Raging Blast 2 bideo-jokoa aurten helduko da dendetara eta berrikuntzaz beteta iritsiko da.

Spikek eta Namco Bandaik Gokuren itzulera baieztatu dute. Definizio altuan eta PlayStation 3 eta Xbox 360 bideo-kontsoletarako bertsioekin iritsiko da Dragon Ball Raging Blast 2 bideo-jokoa eta aurreikusitakoaren arabera, 2010erako izango da dendetan.

Guztira "manga" eta "animea"-rekin lotura duten 90 borrokalari izango ditu joko honek, horietako asko sekulako Dragon Ballen bideo-jokoetan oinarritutako jolasetan azaldu ez direnak.

Agertokiak ere berritu egingo dituzte eta pertsonaia guztiek borrokaren egoeraren arabera aldatuko diren keinuak izango dituzte.

Estetikari dagokionez, kolorea izango da ezaugarri nagusia. Bestalde, borrokak lurrean, airean nahiz ur-azpian egingo dira.