'Zelda' berria 2010ean iritsiko da, baina, Japonian soilik
Hasiera batean, Europara eta AEBetara ere aurten helduko zela iragarri zuen Nintendok. Orain ordea, kaleratze-data atzeratu dute.
The Legend of Zelda bideo-jokoak Wii kontsolarako izango duen bertsio berria 2010ean kaleratuko zuela iragarri zuen Nintendo konpainiak, baina, badirudi azkenean Japoniara soilik iritsiko dela.
Hasiera batean, herrialde guztietan data berdinean kaleratuko zutela esan zuen aipatutako konpainiak, dena den, bideo-jokoa ez da leku denetara egun berean helduko.
Nintendoren azken informazioek adierazten dutenez, Japonian soilik merkaturatuko dute Zeldaren bertsio berria 2010ean. AEBetan eta Europan noizko izango den, ordea, ez dute oraindik iragarri.
Aurreikusitakoaren arabera, ekainean zehaztuko dute joko berriaren izenburua eta beharbada orduantxe jakinaraziko dute kaleratze-data zehatza ere.