Googlek diseinua aldatu du eta funtzio berriak gaineratu ditu

Funtzio berriei esker, erabiltzaileak bilaketak modu "errazagoan" egin ahal izango ditu. Horretarako, orrialdearen ezkerreko aldean azaltzen den panela erabil dezake.

Bilaketa emaitzen orrialdean hainbat aldaketa egin dut Googlek. Hain zuzen ere, informaziorako sarbidea "hobetzen eta errazten" duten funtzio berriak gaineratu ditu, data tarte zehatzetan bilaketak egin eta bideo, blog nahiz argazkietan soilik mugatutako bilaketak burutu ahal izateko.

Gainera, bilaketa emaitzak hizkuntza bakar batera ere mugatu ahal izango ditu erabiltzaileak. Horretarako, ezkerreko aldean aukera guzti hauek eskaintzen dituen panel bat jarri du Googlek.

Bertan, emaitzen orrialdeak ematen dituen aukera guztiak azaltzen dira, besteak beste, eduki batetik bestera "azkar eta erraz" pasatzeko aukera, albisteak, bideoak, blogak, argazkiak nahiz eztabaida foroak bilatu ahal izateko.