'Starcraft 2', uztailaren 27rako kalean

Ordenagailurako estrategia joko honek 1998an egin zuen debuta eta orain berrikuntzaz beteta iritsiko da.

Starcfraft 2: Wings of Liberty bideo-jokoa uztailaren 27an kaleratuko dutela iragarri du Activision Blizzard konpainiak.

Ordenagailurako estrategia joko honek 1998an egin zuen debuta eta orain berrikuntzaz beteta iritsiko da. Jokoa aipatutako egunean helduko da AEBetara eta baita Europara ere eta handik gutxira Blizzardetik zuzenean jaitsi ahal izango da.

Dagoeneko beta bertsioa prest dago eta dirudienez oso garatuta iritsiko da bideo-joko ospetsu hau.