Messengerrek Facebook, MySpace eta Linkedln izango ditu
Windows Live Messenger zerbitzuaren bertsio berrienak berehalako mezularitza "aberasten" duten funtzionaltasun berriak izango ditu. Besteak beste, sare sozialekin lotura zuzena izango du; Facebookekin, Likedlnekin eta MySpacekin, adibidez. Modu horretan, lagunekin harremanetan egoteko "modurik onena" eskainiko dio erabiltzaileari.
Bertsio berri honekin, Messengerrek sare sozialen aktualizazioak bilduko ditu eta, aurreikusitakoaren arabera, mezuak komentatzeko, konpartitzeko eta bidaltzeko aukera ere emango du.
Gainera, erabiltzaileari bere lagunen nobedadeen berri emango dio, bai Flickren, Zunen nahiz Youtuben. Beraz, erabiltzaileak bere Messengerreko "egoera" aktualizatzen duen bakoitzean edota mezu pertsonal bat jartzen duenean, gainerako sare sozialetan ere azalduko da (erabiltzaileak nahi baldin badu, noski).
HD definizio altuko bideoa ere Messengerrera iritsiko da. Honek pantaila osoaren funtzioa eta bideo-deiak definizio altuan egiteko aukerak eskainiko ditu.
Bestalde, smartphones telefonoetara ere helduko da zerbitzu hau. Hortaz, Windows Phonen, iPhonen nahiz BlackBerryan Messengerra eskuragarri egongo da.