Ostiralean estreinatuko da 'Iron Man 2' bideo-jokoa

Pelikula estrainatzen den egun berean iritsiko da dendetara bideo-jokoa. Honek PlayStation 3, PSP, Wii, Nintendo DS eta Xbox 360 bide-kontsoletarako bertsioak izango ditu.

Marvelen komikietan oinarritutako Iron Man 2 pelikularen bideo-joko ofiziala ostiral honetan iritsiko da dendetara eta egun berean estreinatuko dute pelikula ere. Bideo-jokoak PlayStation 3, PSP, Wii, Nintendo DS eta Xbox 360 bide-kontsoletarako bertsioak izango ditu.

Joko berri hau sortzeko orduan, Matt Fraction gidoilariaren laguntza izan du SEGA konpainiak.

Iron Man 2 jokoak bideo-jokoarentzat esklusiboki sortutako istorio bat eskainiko dio jokalariari. Bertan, komikietako pertsonaia ospetsuenek parte hartuko dute.

Jokalariaren helburu nagusiak etsaien kontra borrokatzea eta mundua salbatzea izango dira. Horretarako bi aukera izango ditu: Iron Man bezala jokatzea edo War Machinen papera hartzea (honek ezaugarri eta arma propioak izango ditu).

Gainera, Don Cheadle eta Samuel L. Jackson aktoreen kolaborazioa izan du bideo-joko honek eta Lamb of God musika taldea soinu-banda sortzeaz arduratu da.