Ikusi Olearso jaialdia, zuzenean, Gaztea atarian
"Gaztea Live" saioko lantaldea Hondarribian izango da eta zuzen-zuzenean emango ditugu hondartzako parkinetik Senser, Loquillo, Sexty Sexers, Surfin Kaos eta Estricalla taldeen kontzertuak.
Sexty Sexers talde beratarra.
Asteburu honetan hitzordu bikoitza izango dugu&' || 'nbsp;"Gaztea Live"n. Ostiralean Donostikluba zirkuituko kontzertuak emango ditugu zuzenean 21:00etatik aurrera eta larunbatean, berriz, Olearso jaialdia izango dugu ikusgai Gaztea atarian.
Arratsaldeko 18:30etatik aurrera, Senser talde londrestarrak, Loquillo donostiartutako katalana, Sexty Sexers talde beratarra, Surfin Kaos hirukote donostiarra eta hainbat musikari eta laguntzaile biltzen dituen Estricalla proiektua arituko dira, besteak beste, zuzenean Hondarribiko hondartzako parkinean eta kontzertu horiek guztiak izango ditugu ikusgai.