Break On Stage jaialdia, "Gaztea Live"n

Apirilaren 24an 21:00etatik aurrera, Bilboko La Casillan egingo den kale kulturaren jaialdia emango dugu zuzenean Gaztea atarian.

Datorren apirilaren 24an,Break On Stage 2010 jai erraldoia hartuko du Bilboko La Casilla pabiloiak eta bertan gertatuko den guztia Gaztea atarian izango dugu ikusgai zuzenean, "Gaztea Live" saioko lantaldea bertan izango baita. 21:00etatik aurrera egingo dugu bat Bizkaiko hiriburuko pabilioi ezagunarekin.

Jaialdiaren bederatzigarren edizio honek ikuskizuna, esparru artistikoa eta proposamen alternatiboak uztartuko ditu, eta hainbat modalitate landuko dituzte: Breaka, bideo dancea, hip hopa eta artista grafikoak, besteak beste. Hiru ardatz nagusi izango ditu La Casillako Kale Kulturaren bilguneak: Europako Break Dance lehiaketa, Kale Kultura ikuskizunak eta Rap Jaialdia.&' || 'nbsp;