Akzioa eta tiroak, 'Sin and Punishment' bideo-jokoaren eskutik
Gizateriaren azken arrastoak salbatzea izango da jokalariaren helburua maiatzaren 7an helduko den bideo-joko berri honetan.
Sin &' || 'amp; Punishment akziozko bideo-jokoak Wii bideo-kontsolarako bertsioa izango du orain. Agertoki apokaliptikoak, borrokak eta munstroekin lehiak izango ditu jokalariak maiatzaren 7an dendetara iritsiko den bideo-joko berri honetan.
Nintendo 64 kontsolarako duela hamar urte merkaturatu zuten joko honek sekulako arrakasta izan zuen Japonian eta orain mundu osoara zabalduko dute Sin &' || 'amp; Punishment: Successor of the skies bertsioari esker.
Aurreko jokoaren istorioaren jarraipena egingo du bertsio berri honek. Joko hartan protagonistek gizateria salbatzea zuten helburu. Bideo-joko berrian ere, borroken bidez, gizateriaren azken arrastoak salbatu beharko ditu jokalariak.