Bideo-jokoen historia jasotzen duen erakusketa, Donostiako FNACen

Bideo-kontsolak, jokoak eta aginteak erakutsiko dira bertan. Batez ere, 80. hamarkadako bideo-jokoak izango dira protagonista.

Merkatura iritsi ziren lehen bideo-kontsolen erakusketa egingo da Donostiako Fnacen, ostegunetik aurrera. Aipatutako erakusketak bideo-jokoen historiaren errepasoa egingo du.

Besteak beste, Sega Master System II, Game Boy eta Sega Dreamcast bideo-kontsolak izango dira ikusgai bertan, baita, garai hartako aginteak eta bideo-jokoak ere, Sonic eta Star Wars adibidez.

Hilabete honetan Pop Kulturaren Zikloa egiten ari dira Gipuzkoako hiriburuko Fnacen eta egitarauaren baitan, aipatutako erakusketa antolatu dute.