PlayStation 3rako hiru dimentsiotako lehen jokoak iragarri dituzte
Pain, WipEout HD, Super Stardust HD eta Motorstorm Pacific Rift izango dira bideo-kontsola honek hiru dimentsioetan izango dituen lehen jokoak.
Argazkia: Sony
PlayStation 3 bideo-kontsolarako hiru dimentsioko irudia duten lehen jokoak zeintzuk izango den iragarri berri du Sonyk. Formatu digitalean zabalduko zaio joko hau, PlayStation Networken bitartez, konpainiaren hiru dimentsioko lehen telebistari (Sony Bravia HX803).