Gazte batek sexuarekiko menpekotasuna du 'Wii Fit'en erruz

Taulatik erori eta nerbioren bat mindu zuen neska honek eta horrek eszitazio sexual iraunkorraren sindromea eragin dio.

The Daily Star egunkari britainiarrak jakitera eman duenez, 24 urteko gazte bat ninfomano bihurtu da Wii Fit bideo-jokoarekin ezbehar bat izan ostean.

Manchesterreko neska honek Nintendoren joko honi bota dio berak duen sexuarekiko menpekotasunaren errua, izan ere, Wii Fiten taulatik erorita nerbioren bat mindu zuen eta horrek eszitazio sexual iraunkorraren sindromea eragin zion. Hori dela eta, egunean hamar alditan praktikatu behar du orain sexua gazte honek.

Ildo horretan, edozein bibraziorekin kitzikatzen dela adierazi du berak, besteak beste, telefono mugikorrek edota haragia txikitzeko makinek eragindakoekin.

Umorez hartu du gertatutakoa neska honek eta bere pasioa arnasketa sakonekin soilik kontrola dezakeela esan du. "Espero dut, egunen batean, asetzen nauen gizonen bat aurkitzea".