Urte bete barru helduko da 'Gear of War 3' bideo-jokoa
2011ko apirilaren 8an egongo da salgai trilogia honetako azken kapitulua
Gears of War 3 bideo-jokoaren kaleratze-data iragarri du Microsoftek. Hain zuzen ere, 2011ko apirilaren 8an helduko da dendetara Xbox 360 bideo-kontsolarako trilogía honen azken atala.
Tiroketetan oinarritutako jokoa da hau eta gizakien eta Sera planetako Locust arrazaren arteko guda du ardatz. Istorio honetako protagonista Marcus Fenix pertsonaia da.
Duela hiru urte inguru iritsi zen trilogia honen lehen jokoa eta urte bete barru jokalariek istorio honen azken kapitulua hurbiletik jarraitzeko aukera izango dute. Aurreikusitakoaren arabera, saga honetako kapitulurik dramatikoena izango da azken hau. Esperantza, biziraupena eta anaitasuna islatzen dira bideo-joko honetan.