Demodek ostiraleko 'Art After Dark' saiora gonbidatzen zaitu
Apirilaren 16an DJV Sound eta Michael Mayer Guggenheim museoko oholtza gainera igoko dira. 5 sarrera bikoitz ditugu demodelux@gmail.com helbidera e-mail bat bidaltzen dutenen artean zozkatzeko.
Datorren apirilaren 16an Art After Dark saio berri bat ospatuko da. Oraingoan gonbidatuak DJV Sound eta Michael Mayer izango dira. Artista bakoitzak ordu eta erdi izango du bere dohainak erakusteko. Jaia gaueko hamarretan hasiko da eta goizaldeko ordubatean amaituko da.
Demoden 5 sarrera bikoitz zozkatuko ditugu datorren Art After Dark saiorako. Zer egin behar duzu sarrerak lortzeko? Bidali helbide elektroniko bat eta jarri zure izen-abizenak. Ostiral eguerdian jakinaraziko dugu irabazleen zerrenda.