Auto lasterketetan oinarritutako 'Blur' jokoa, maiatzerako dendetan
Maiatzaren 28an helduko da dendetara Blur bideo-jokoa. Auto lasterketen joko honek Xbox-en, PlayStation 3-n eta ordenagailuan jokatzeko bertsioak izango ditu eta errealismoaren eta akzioaren arteko nahasketa izango da.
Jokoak ikusmen kalitate handia du eta jokalariari markako 50 auto eskaintzen dizkio. Gainera, agertoki ezberdinak hautatzeko aukera ematen dio: Bartzelona, Londres, Los Angeles eta Tokio, besteak beste.
Lehiaketan parte hartzen duten autoak benetako agertokietan azaltzen dira eta helmugara lehenengo postuan iristea da bideo-jokoaren helburu nagusia.
Offline aukera hautatuz gero, lau jokalarirentzako egokitzen da jokoa eta Internet bidez egiten diren lehiaketetan 20 jokalarik parte har dezakete.
Gainera, lagunen, etsaien eta jarraitzaileen sareak sor ditzake joko honetan erabiltzaileak eta frogak gainditzen dituen heinean, rankingean aurrera egiteko aukera dauka.