Maiatzaren 14an helduko da 'Alan Wake' bideo-jokoa

Thriller psikologiko bat da Alan Wake. Xbox 360 bideo-kontsolarako joko honetan, intrigazko eleberrien idazle ospetsu baten papera beteko du jokalariak.

Askotan gertatzen da bideo-jokoen kaleratze-datak atzeratzea, baina, oraingo honetan aurrerapen baten berri ematera gatozkizue. Izan ere, hainbeste esperotako Alan Wake abentura maiatzaren 14an helduko da dendetara, aurreikusitakoa baino aste bete lehenago.

Remedyk garatutako thriller psikologiko bat da Alan Wake. Xbox 360 bideo-kontsolarako joko honetan, intrigazko eleberrien idazle ospetsu baten papera beteko du jokalariak.

Istorio honetan, Alan inspirazio bila joango da herri txiki batetara. Bertan, argitu gabeko arrazoiak medio, bere emaztea desagertuko da. Hortik aurrera, misterioz eta intrigaz betetako istorio batean murgilduko da jokalaria.

16 urtetik gorako gazteei zuzendutako joko honek 64,99 euroko prezioa izango du.