Gose eta Anger taldeen kontzertuak, apirilaren 17an "Gaztea Live"n

Bi taldeak Elgetako Espaloia kafe antzokian arituko dira zuzenean 22:00etatik aurrera eta kontzertu horiek zuzen-zuzenean izango ditugu ikusgai Gaztea atarian.

Gose eta Anger taldeak izango dira hurrengo zuzeneko&' || 'nbsp;"Gaztea Live"ko protagonistak. Bi talde arrasatearrak Elgetako Espaloia kafe antzokian arituko dira apirilaren 17an 22:00etatik aurrera eta kontzertu horiek Gaztea atarian emango ditugu zuzen-zuzenean.

Gose hirukoteak 4. diskoko doinuak aurkeztuko ditu bertan zuzenean eta Anger laukoteak, berriz, Sedukzioaz diskoko kantuak taularatuko ditu Elgetako areto ezagunean.

Ia hilabete geroago, maiatzaren 16an izango dira ikusgai kontzertu horiek ETB-3n.