Standstill eta Dinero taldeak, gaur "Gaztea Live"n

Gaueko 21:30etatik aurrera, Gaztea atarian emango ditugu zuzenean talde katalanak eta Sean Marholmek, Rubi Gimenezek eta Ekain Elorzak osatutako hirukoteak eskainiko duten kontzertua.

Standstill eta Dinero taldeak entzun eta ikusiko ditugu zuzenean gaur&' || 'nbsp; "Gaztea Live"&' || 'nbsp;saioan. Gaueko 21:00etatik aurrera, Bilboko Kafe Antzokian arituko dira zuzenean bi taldeak eta, bertara joan ezin baduzu, Gaztea atarian izango duzu kontzertu horiez gozatzeko aukera.

Standstill taldea Kataluniatik iritsiko da. Adelante Bonaparte (una fábula circular) EP hirukoitza kaleratu dute eta bertako kantuak zuzenean aurkezten arituko dira Bizkaiko hiriburuko areto ezagunean. Bestalde, Dinero izenaren atzean, Sean Marholm, Rubi Gimenez eta Ekain Elorza (Seiurte, Cobra...) musikariak topatuko ditugu. El momento perfecto lan berriko dionuak taularatuko dituzte ostiraleko hitzorduan.

Gaueko 21:30etatik aurrera, egi klik Gaztea atarian!