Maketa Lehiaketako finalisten bideoak, ostegunean ETB-3n
23:00etatik aurrera, hamar finalisten bideoak telebista bidez ikusteko aukera izango duzue, ETB-3k eskainiko duen saio berrian.
Maketa Lehiaketak aurrera jarraitzen du eta behin hamar finalistak hautatuta, entzuleoi eta irakurleoi iritsi zaizue botoa emateko eta Entzuleen Saria jasoko duen abestia hautatzeko txanda. Horretarako, dakizuen bezala, Gazteako webgunean bertan aukeratu ditzakezue zuen kantu gustukoenak.
Gainera, ETB-3k, finalista guztien bideoak telebista bidez ikusteko aukera emango dizue datorren ostegunean. Saio berezi batean, Bilborocken hamar finalistek grabatutako making of-a emango dute apirilaren 1ean, 23:00etatik aurrera.
"Gazteak 20 urte" izeneko saio berezi hau ostegunero emitituko da, 23:00etan, eta apirilaren 9tik aurrera, talde ezberdinen kontzertuak eskainiko ditu.