Gmailek abisua emango du posta elektronikoa zelatatua izan denean

Bezeroak mezu bat jasoko du, ohikoa ez den lekuren batetik baten bat posta elektronikora sartu denean.

Googlek funtzio berri bat jarri du martxan, Gmaileko posta elektronikoa erabiltzen duten bezeroak babesteko.

Hain zuzen ere, kontu elektronikoa zelatatua izan denean, horren abisua jasoko dute erabiltzaileek.

Hau da, baten bat posta zerbitzura ohikoa ez den leku batetik sartu denean jasoko du abisua bezeroak. Gmailek xehetasun guztiak bidaliko dizkio bezeroari, sarbidea nondik izan den zehatz-mehatz azalduz.