Crystal Fighters, ostiralean zuzenean "Gaztea Live"n
Crystal Fighters taldea izango aste honetan "Gaztea Live" saioko protagonista. Bilboko Kafe Antzokian izango da hitzordua ostiralean, hilak 2, 22:00etatik aurrera eta Planetaleta eta Elbis Rever taldeak ere arituko dira bertan zuzenean. Guztia izango dugu ikusgai Gaztea atarian.
Crystal Fighters taldeko kideak Londresen bizi dira baina nafarrak dira izatez. Gero eta jarraitzaile gehiago batzen ari da taldea eta Europako hainbat hiriburutako club hoberenetan programatu dituzte. Ingalaterrako BBC irratiaren kuttunenak dira eta bertako prentsa espezializatua liluratuta daukate. Une honetan Ingalaterrako eszena alternatiboan dagoen talderik esanguratsu eta interesgarriena da eta lehen aldiz arituko da Euskal Herrian aste honetan.&' || 'nbsp;Eta kontzertu hori&' || 'nbsp;"Gaztea Live" saioaren bitartez emango dugu zuzenean.&' || 'nbsp;
Aurretik, batetik Planetaleta proiektua arituko da, We Are Standard taldeko bateria-jotzailearen, Javi Letamendiaren, proiektu berria eta bestetik Elbis Rever bilbotar talde gaztea ere arituko da bertan zuzenean.