Apirilaren 6an iritsiko dira USB memoriak Xbox 360 kontsoletara
Besteak beste, demoak, partidetako datuak nahiz joko osoak gorde ahal izango dira.
Datorren apirilaren 6tik aurrera, Xbox 360 bideo-kontsolak USB memoriak erabili ahal izango ditu, datuak gordetzeko. Egun horretan sistema aktualizatuko du Microsoftek, aukera hau eskaini ahal izateko.